Dinamizazioak
Ondorengo 5 atal nagusietan bana daitezke gure jarduera motak: Jolasen dinamizazioetan oinarritzen dira batzuk eta edozein txokotara moldagarriak dira; muntaiek ikusgarritasuna eta antolaketa bereziagoa dute; ginkanak interesguneen arabera edukia eta mamia aldatuz dinamizatzea da interesgarriena; irteerak egiteko elkarlana dugu gainontzeko astialdi esparruko eragile eta enpresekin; azkenik, sormen lantegiei arreta berezia eskaintzen diegu horretarako artista eta aditu gazteekin borobilduz gure proposamenak.