Ginkana parkean
Ginkanak froga eta zirkuitu zehatzen baitan antolatutako dinamizazioak dira. Ohikoan helburu edo interesgune konkretu batekin sortu eta eraikitako istorio eta jolas erraldoia da. Edozein gunetara moldagarria izaten da. Parkean gauzatzeko ekintza litzateke ondorengoa.
Helburuak:
- Naturarekin harremanean egotea.
- Hiri/herrigunearekin eguneroko komunikazio jardunak lantzea eta espazioa ezagutzea
- Talde jolasaren bidez bizikidetza lantzea
- Elkarlana eta elkarlaguntza sustatzea
- Lehia osasuntsua bultzatzea: taldeen artekoa...
Edukiak:
Antolatzaileen interesen arabera moldagarria:
- Natura, euskal mitologia, abentura, kulturak, mundua, birziklapena, sormena, inbentoreak...
Iraupena:
2 ordu
Lekua:
Parkea
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus