Aurkezpena
Aurkezpena

Tertanga Arabako herria da, Arrastaria haranean kokatuta dago. Urduñako mendaterako igoera, herrixka honetatik hasten da. Azken datuen arabera herriak 83 biztanle ditu.

 

Tertangako Etxea Urtxintxa Eskolak kudeatzen duen egonaldietarako etxe txiki bat da. Bere garaian herriko eskola zaharra zen eta atzean frontoi irekia dauka berdegunez inguratuta. Egonaldiak, ikastaroak, udalekuak, barnetegiak… orotariko ekintzak egiteko balio du espazio honek. Eragintza Kultur Erakundeak ere dinamizazio eta egonaldiak prestatzen ditu bertan.

 

Aisialdirako eta hezkuntzarako gunea da.

 

Informazio gehiago hemen: http://www.tertangakoetxea.org/

Aukerak

1.- ESPAZIO BEZALA erabilgarri dago, alokairuan.

2.- EGONALDIAREN DINAMIZAZIOAk ere eskaintzen ditugu: Eskola txikientzako, familientzako, ikasle edo gazte taldeentzako, elkarteentzako… zure neurrira egokitutako eskaintza.

Nori zuzendua
Nori zuzendua

Familiak, elkarteak, astialdi taldeak, kolektiboak… interesa izan dezakeen edonori zuzendua.

Etxearen ezaugarriak
Etxearen ezaugarriak

– 30 lagunentzako lo lekua
– Sukaldea
– Gela balioanitza
– Komunak eta dutxak

Etxearen ingurunea

– Berdegunea
– Frontoia
– Bolatokia (herrian)
– Aparkalekua

  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus