Eragintza Kultur Erakundea irabazi asmorik gabeko giza interbentzio erakundea da.
Suspertze soziokulturalaren alorrean izaera askotariko egitasmoak garatzen ditu eta aisialdi hezitzailearen eremuan burutzen dituen interbentzio programak ondoko esparruetan kokatzen dira:
• Proiektu soziokulturalen kudeaketa
• Ekipamenduak
• Eskolaz kanpoko jarduerak
• Udalekuak
• Ikastaro eta tailerrak
• Programa kulturalak
• Hezkuntza programak
• Programen kudeaketa: antzerki lehiaketa..
• Haurrentzako jolas tokiak
• Gazteentzako aisialdi dinamizatua
• Helduentzako aisialdi dinamizatua
• Familientzako egonaldiak eta saioak
Jendartean eragile aktibo eta eraginkorrak izatera bidean lanean dihardugu hainbat urtez. 1990ean esku-hartzea lantzeko sortu zen Urtxintxa Eskolaren barrenetik. Astialdi Eskolarekin trebatutako hezitzaileek euren lanak, egitasmoak eta balioak behar bezala praktikan gauzatzeko asmoarekin. Balioen hezkuntzan euskaraz jardungo duten hezitzaileek lan egiten dute Eragintza Kultur Erakundearekin.
Astialdi hezitzailea da gure helmuga. Aukera berdintasunean, aniztasun funtzionalean, parte hartzean, kulturartekotasunean eta euskaran sinesten dugu, eta horiek dira gure ildo nagusiak.
Hezkuntza ez formala eta hezkuntza formalean aritzen gara. Gure hezitzaileak trebatzeaz arduratzen gara Urtxintxa Eskolaren adar pedagogikoen laguntzaz. Haur, gazte zein helduei zuzendutako proiektuak ere dinamizatzen ditugu esku hartze zuzenaren bidez. Hezkuntza integrala eta koherentea sustatu nahi dugu. Lan egiten dugun eragileekin batera osatu eta aberastutakoa. Gure hezkuntza komunitatea guraso elkarteek, aisialdi elkarteek, hezkuntza teknikariek, eskolek eta ikastetxeek osatzen dute, besteak beste.
Egoitza nagusia Bilboko Zabalbide kalean daukagu. Bulegoan bertan koordinaziorako, sormenerako zein kudeaketarako txokoak ditugu eta bertatik atera eta sartzen dira proiektuak. Horrez gain, dokumentazio zentroa, ikastaroak egiteko gela eta bilera txokoak daude erabilgarri. Egoitza Urtxintxa Eskola eta Emaisia Emakumeen Elkartearekin partekatzen dugu.
Egunerokoan astialdia astintzeko erabiltzen dugun metodologia parte-hartzailea ezinbestekoa zaigu emaitza erakargarri hauek lortzeko.
Eragintzan parte-hartzea dugu oinarri; lan taldeak dira gure tresna. Langileen eta koordinatzaileen atzean hamarnaka aditu dago. Gure ildo estrategikoetako bakoitza, gaian adituak diren lagun aktibo, dinamiko, sortzaile eta anitzekin elikatzen dugu. Etengabeko egokitzapena da gure erronka, eta berrikuntzak zein datozen korronte berriak aztertzen ditugu gaiak jorratzean.
Etengabeko ebaluazioa da gure apustua. Hobekuntza, aberastasuna eta elkarbanatzea, lan profesionala eta kalitatezkoa eginez ulertzen dugu. Norbere beharretara egokitutako zerbitzua dugu abiapuntu.
Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa BAO10/13 langileen soldata eta baldintza duinak bermatzeko dugun tresna da eta hau errespetatuz osatzen ditugu gure programa guztiak.
Horrez gain, euskara ondo menperatzen dute eta balio hezitzaileetan trebatuak dira, hala nola, parekidetasuna, kulturartekotasuna, haurren parte hartzea, heziketa premia bereziak...
1. Haur ludotekak
2. Gazteguneak
3. Eskolaz kanpoko jarduerak
4. Goiztiarrak
5. Patioko dinamizazioak
6. Udalekuak
7. Tailerrak
8. Programa iraunkorrak
9. Lehiaketak
10. Familian euskaraz jolasean
11. Irteerak
Helbidea: Zabalbide kalea 26,
48006 Bilbo - Bizkaia
Telefonoa: 94 432 04 45
Eposta: eragintza@eragintza.biz
Bulegoko ordutegia: 10:00-13:30 • 16:30-19:00
Udako bulegoko ordutegia: 10:00-14:00 (Ekainaren 17tik irailaren 8ra)
Kokapen zehatza jakiteko ikusi ondorengo mapa: