lan poltsa

Eragintza Kultur Erakundea eta Urtxintxa Eskolan hezitzaileak, begiraleak, tailerrak emateko espezialistak, adituak, hizlariak… behar ditugu gure jarduerak eta proposamenak aurrera ateratzeko. Hori dela eta lan poltsa bera partekatzen dugu.


Astialdiarekin, euskararekin, kulturartekotasunarekin, aukera berdintasunarekin edota zeharka lantzen ditugun balioekin bat egiten baduzu, eta horretan lan egitea gustatuko balitzaizu, ez izan zalantzarik eta bete ezazu curriculuma! 


Urtxintxa Eskola eta Eragintza Kultur Erakundearen lan poltsan curriculuma txertatzeko honako formularioa bete beharko duzu. Aldaketak egiteko aukera izango duzu bertan, baita edozein unetan sartu, inprimatu edota bajan emateko aukera ere.

Datu pertsonalen babesa

Izaera pertsonaleko datuen babeserako araudiaren arabera, jakinarazten dugu Urtxintxa eta Eragintzako lan poltsaren pantaila bakoitzean erabiltzaileak sartzen dituen datu pertsonalak langileak aukeratzeko helburuarekin bakarrik erabiliko direla, eta hautagaien fitxategietan bilduko direla Urtxintxa eta Eragintza elkarteen ardurapean, honako helbidearekin: Zabalbide 26 behea, 48006 Bilbo.

Datu hauek kanpoko beste entitate batzuei utziko zaizkie bakarrik langileen hautaketa prozesu honen barruan, eta beti ere erabiltzaileak horrela baimendu badu. Gainera, bere harremanetarako datuak erabiliko dira gizarte, kultura eta hezkuntza arloetan eskaintzen diren zerbitzu eta produktuei buruzko informazioa bidaltzeko, beti ere erabiltzaileak aurretik horrela baimendu badu.

Erabiltzaileak sarbide, zuzenketa ezerezte eta aurka-egite eskubideak gauzatu ahal izango ditu fitxategiaren arduradunarengana joz, aurretik aipaturiko helbidearen bitartez edo posta elektronikoa bidaliz: lanpoltsa@urtxintxaeskola.org lanpoltsa@eragintza.biz

  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus